«Hiruzpalau fitxaketa» egingo ditu Osasunak

2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak agerraldia egin zuen atzo. Denboraldia sailkapen ikuspegitik. «paregabea» izan dela nabarmendu zuen. «Baina egia da gorabeherak izan ditugula». Datorrenari begira «hiruzpalau» fitxaketa egingo dituztela aurreratu zuen: «Erdilari bat, hegaleko bat eta atezain bat bilatzen ari gara».

Alaveseko presidente Alfonso Fernandez de Trokonizek eta Sergio Fernandezek onartu zuten jaitsiera «gauzak behar bezala egin ez izanaren ondorio» dela. «Pandemia iritsi zenetik, agian, presarekin aritu gara». Uste du datorren sasoiari begira «talde on» bat osa dezaketela. «Luis Garcia Plazarekin Alavesen esentzia berreskuratu dezakegula uste dugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.