Angel Erro.
JIRA

Politika egiteaz

2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Joan den ostegunean, penitentzia egiteko edo, Espainiako Kongresuko osoko bilkuraren zati luze bat ikusi nuen streaming bidez, alarma egoeraren luzapena eskatzeko saioarena. Iruzkintzeko gauza asko egon daitezke. Bakarra nabarmenduko dut. Arreta eman zidan zenbat bozeramailek adierazpen/eskari hau egin zioten elkarri: «Mesedez, jaun-andreok, honako hau ez da politika egiteko unea».

Bitxia da oso, inondik inora, hori non eta politika egiteko egoitza nagusian eta nork eta politikariek berek esatea. Jende xehearen artean hedatuta omen dagoen politikaren gaineko mesfidantza berretsi eta ontzat ematen du horrek, politika funtsik gabeko antzezpenarekin edo irtenbideak bilatu ordez trabak jartzearekin lotuta. Hori bada politika egitea, egunerokoan, garai lasaietan onar daitekeen denbora-pasa, baina ez benetako larritasun egoeretan erabiltzekoa. Orduan, zer dagokigu larrialdietan, politikaren partez? Non dago guztia politikoa delako argumentua? Nori egiten dio mesede politikaren izen txarrak? Nik baditut susmoak.

Gehiengoak gehiengoaren ordezkariez (gehiengoaren ahalmenaz, politikaz) mesfidatzeak gutxiengoari ekarri ohi dio onura. Pentsa ezazue noren bizkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.