Angel Erro.
JIRA

Liburu-e

2020ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Ebooka eduki aurretik ere, haren alde egin izan dut aspaldian: neure denborari aurreratu natzaio. Paperezko liburuen paperezko lilura goraipatzen zutenei irri egin diet, orduan paperezko liburuak besterik leitzen ez nituen arren: neure buruaren kontra joz ere ez naiz atzean gelditu. Esanen duzue: zertara dator orain hau? Lehen liburu elektroniko osoa irakurri duela esatera? Nobedadeetara berandu iristearen harrotasun aristokrata harropuztuta dago? Ez du ulertu moda orain kontrakoa dela? Azalpena arruntagoa da.

Itxialdiak behartuta berrartu dut orain urtebete oparitutako kindle bigarren eskukoa. Izan banuen marka zuriko beste ebook bat, baina ez nion kasu handirik egin. Orain ikusi diot grazia. Doako eskaintza arakatu dut eta klasiko batzuk jaitsi. Lagun batek bere biblioteka digitala (edo haren zati bat) pasatu dit. Booktegiaren lan txalogarria ezagutu. Lehen liburua ere erosi dut: Anjel Lertxundiren azkena, erdi prezioan eskainia egun batez. Oraindik aztoragarria zait irakurritakoaren oroitzapena orrialde posizio jakin batekin ezin lotzea, baina ohitzen hasi naiz.

Lasaigarria da liburu-e bat eskuan ibiltzea, ezer hondatzera, mundua edo literatura kakaztera, ez datorrelako defentsa egin behar gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.