Angel Erro.
JIRA

Errespetuaz

2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Faktoria irratsaioan Josu Goikoetxeak egiten duen Astelehen poetikoak izeneko azken tartean poeta homosexual bat hartu du hizpide, Andolin Eguzkitza, nahiz eta, Goikoetxeak berak aitortu bezala, nekez aurkitu duen haren gaytasunari erreferentzia egiten dion aipamenik, «Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Rikardo Arregi poeta gayen testu batzuetan izan ezik».

Aste berean Josu Goikoetxeak beste bi euskal idazleren gaineko kontu ezezagun xamarra aipatu du Twitterren, enteratu berriaren harriduraz aipatu ere: Amaia Lasa eta Joxean Artze senar-emazteak izan zirela. Txioaren erantzunetan asko dira harritu direnak (baita euskal kulturkideak ere: Irati Jimenez, Lorea Agirre, Gorka Setien, Leire Narbaiza; nik neuk ere ez nekien deus). Baten batek (Xabier Mendigurenek) jakin bai, baina publikoki inoiz aipatua ikusi ez eta errespetuz inoiz kontatu ez duela aitortu du.

«Zer urrun gauden», dio Josu Goikoetxeak, «tradizio anglosaxoitik. Haiek datu aipagarritzat joko lukete bi sortzaileen ibilbidean».

Pribatuak-edo direlakoan, ez-aipagarritzat jotzen ditugun kontu horiek (militantziak bai izaten baitira ezagunak) ongi definitzen gaituzte euskaldunok: afektibotasuna kudeatzeko ezgauza, guztietan zerebral jokatzearen jokatzeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.