Albistea entzun

JIRA

Mundu akabera

Angel Erro -

2019ko ekainak 23

Ez dago egunotan Iruñeko inorekin atarramentu onik ateratzerik. Mundu guztia larri dabil, lanpetuta, ezin iritsita, sanferminak baino lehenago zereginak kitatu beharrez. Festetan itzuliko dira topaketa patxadatsuak, besarkada estuak, kanpora joan ez direnekin behintzat.

Udalean ere dena emanda ibiliko da udalbatza berria, sanferminei bere zigilua paratu ahal izateko. Programa goitik behera aldatu ez, baina ukitu batzuk seguru eman baietz. Iazko balorazioan oso kritiko azaldu zen berriro alkate dugun Maia jauna: Iruñeak kanpoan proiektatzen ari zen irudia aldatzeko plangintza atzeraezina behar zuen; jende gutxiago etorri omen zen. Kalean nik entzun bai, baina horrelako balioespenetan inork ez zituen onuragarritzat jo festa etxekoagoak.

Oker ibiliko nintzen, baina iaz ulertu nuen Maia kritiko azaltzen zela bortxakeria matxistaren auzia nola eramaten ari zen. Egunotako elkarrizketa batean dio ezetz, horretan guztiz bat datorrela Asiron alkatearekin. Iruñean elkarte askok lan handia egin dute, azpilan eskerga, kontu hauen inguruan. Gizartea aldatu da! Alkate berriak orain aletu ditu proposatzen dituen aldaketak (festen irudia hobetzeko kanpoan?): txupinazoa nork bota, ikurrinak ez dakit zer, txosnak non...

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.