Angel Erro.
JIRA

Teorikoki alegia

2022ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Ostiraleko BERRIAn bi notiziatan ikusi dut Su ta Gar aipatuta. Lehenik, disko berria atera behar dute eibartarrek, hamabigarrena, Alarma izenekoa. Bestetik, astronomo talde batek planeta bati eta haren izarrari Su eta Gar izenak jartzea proposatu du. Disko berriaren promozio kanpaina hoberik nekez, zer esanik ez azkenean izen horiek aukeratuko balitu Astronomoen Nazioarteko Batasunak.

Behin zientzia eta euskal kulturaren arteko elkargune honen berri izanda, neure buruari galdetu diot albistegiek egunotan ekarri duten beste notizia zientifiko handiak ere ez ote duen gurekin loturarik: denbora-espaziozko zubiarena egin dezakeen zizare-zuloa ordenagailu kuantiko batean (alegia, teorikoki) simulatzeko gai izan da fisikari talde bat, hots, orain arte bateragarriak izan ez diren erlatibitate orokorra eta mekanika kuantikoa azalpen bakar baten baitan integratzekoa.

Mekanika kuantikoak natura eskala txikian, atomiko edo azpiatomikoetan, aztertzen du: niaren literatura izan zitekeen. Erlatibitate orokorra newtondar teoriaren bertsio gaurkotua da: betiko fikzioaren ondorengo ez hain modakoa. Honek guztiak adieraziko luke idazketaren bi ikuspegien arteko zizare-zuloa egon daitekeela (teorikoki, alegia)?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.