Albistea entzun

Durangoko 57. Azoka. Olaia Inziarte eta Amaia Astobiza. Musikaria eta itzultzailea

«Denontzako espazioa dago, eta, aldi berean, ez dago»

Mugimendu bizia antzeman dute azokaren lehen egunean; pozak eta kezkak, nahasian.
MONIKA DEL VALLE/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2022ko abenduak 8 - Durango

Ez dute lehen aldia azokan, baina izan du lehen aldiaren ukiturik aurtengoak Olaia Inziarterentzat (Oronoz, Nafarroa, 1999) eta Amaia Astobizarentzat (Zornotza, Bizkaia, 1974). Lehengo lepotik burua bakarkako estreinako diskoarekin heldu da aurten Inziarte, eta Astobizak aitortu du lehen aldiz topatu duela bere burua kultur munduan «beldurrik gabe» aurkezten itzultzaile modura. Juno Macen eta Molly Smithen Puta zikinak (Katakrak) du itzulpen lan berria.

Ze harreman izan duzue orain arte azokarekin?

AMAIA ASTOBIZA: Zornotzakoak izanda, oso etxeko kontua izan da gurean azoka. Hainbeste, ze nire oroitzapenak eta memoria kolektibokoak nahasten ditudan.

OLAIA INZIARTE: Ni baztandarra naizenez, nahiko urruti gelditzen zait. Baina musikarekin harremana estutu nuenetik, gero eta gogo handiagoa izan dut etortzeko. Oroitzen du anitz markatu ninduen irakasle bati esker ere etorri nahi izaten nuela txangoetan.

Itzulera urtea da aurtengoa. Zer sumatu duzue inguruan?

INZIARTE: Mugimendu handia, baina baita mugimendu kezkagarri bat ere. Gaztetxoak ikusi ditut erakusmahaiko aurikularrak hartu, hiru segundo entzun eta hurrengoari pasatzen; eta arras urrun sentitu naiz lanetara hurbiltzeko modu horretatik.

ASTOBIZA: Etorri aurretik ere sumatzen nuen disko eta liburu berri asko atera dela. Askoren artean banatu behar da gero pastela, eta beldur hori daukat, Katakraki begira bereziki, baina orokorrean: salmenta handia izanda ere, bakoitzarena ez da izango hainbeste.

Baina bat azokari?

ASTOBIZA: Ba, agian hori, aukera zabalegia dela batzuetan...

INZIARTE: Nik sentitzen dut denontzako espazioa dagoela, baina, aldi berean, ez dagoela. Gutxieneko gaitasun ekonomiko bat izan behar duzula esposizio jakin bat izateko. Badago bertze aukera pila bat, egon zaitezke stand batean ostiral arratsalde batez, adibidez, baina ez zaituzte hainbeste ikusten, eta sentsazioa dut elitista izatera irits daitekeela. Erran nahi dut: batek hiru stand izan ditzake, eta zu sufritzen egon stand erdi baten 500 euroak ordaintzeko...

Zertan egin dugu aurrera kultur komunitate gisa?

INZIARTE: Badago ausardia gauza berriekin esperimentatzeko, konplexu handirik gabe. Uste dut jendea jostatzen ari dela, eta aski interesgarria egiten zait hori.

Eta non gaude trabatuta?

ASTOBIZA: Urtean zeharreko lanean. Honek ikusgaitasun handia ematen dio euskal kulturari, baina gero, urte osoan, badakigu argitaletxeak, batez ere txikiak, zelan dabiltzan. Administrazio publikoak aurrera berez egiten duen zerbaiten gisara ikusten du kultura, eta ardurak gainetik kentzen dira horrela.

Aurtengo uztatik bina ale?

ASTOBIZA: Poltsan ditudanak: Assata Shakurren Autobiografia bat lana, Danele Sarriugartek itzulia; eta Maus (Astiberri), Julen Gabiriak itzulia. Ekarpen izugarria da.

INZIARTE: Nik musikako bi: Ines Osinagaren disko berria [#Itsasoadabidebakarra, Elkar] eta Mirua talde berriarena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Annie Ernaux idazlea, 2022an, Nobel saria jasotzen. ©Christine Olsson/EFE

Gema Lopez Las Herasek irabazi du Zaitegi saria

Berria

Annie Ernaux idazlearen 'La femme gelée' itzuliko du euskarara

Noaingo Faktoria zentro koreografikoko ikasleak. Beltzez, Laura Armendariz irakaslea. ©Iñigo Uriz / FOKU

Dantzaren nazioarteko mapan

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.

Sormene jaialdiko mahai inguruetako bat, iaz. ©SORMENE

Apirilaren 27tik 30era itzuliko da Udaberriko Sormene

Olatz Enzunza Mallona

Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu aurten ere Sormene jaialdiak, Galdakaon (Bizkaia).

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Sorkuntza jada ez da nire munduaren zilborra»

Aitor Biain

Ez du diskorik egin plazan egoteko; plazan dago jada. Baina '#itsasoadabidebakarra' bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, pertsonala bezain kolektiboa den lana. Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu du, eremu abisaletik ur azalera ateratzeko bidea oinarri hartuta, eta Kubatik joan-etorria egin duten kantuekin.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...