Costak saio bat aurkeztuko du bihar Donostian
Zinemaldia Plus programaren barruan, Pedro Costak hautatutako bi film pantailaratuko dituzte bihar Donostian, Tabakaleran: Sicilia! (Jean-Marie Straub, Daniele Huillet, 1999) eta Où gît votre sourire enfoui? (Costa, Thierry Lounas, 2001); bigarren filmak lehena muntatzeko prozesua erakusten du. Costak berak aurkeztuko du saioa. Hilaren 8an, O sangue (1989) emango dute toki berean: zinemagilearen opera prima zaharberritua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu