Angel Erro.
JIRA

Bigarren dosia

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Europa gehienean asteburu honetatik aurrera hasiko dira COVIDaren kontrako txertoaren bigarren dosia jartzen, lehena jasotzearen zortea izan duten bakanei. Ez dakit honi buruzko berriek zer oihartzun izanen duten. Erraza da pentsatzea orain hiru aste baino epelago hartuko dugula denok, sinesgaitzago, albistegietan bigarren dosiaren irudiak emateko erabakia hartzen badute. Ez ukatzaile bihurtu garelako, hasierako gogoberotasuna baretzera (edo gogobaretzera) eraman gaituztelako baizik.

Mundu guztia bat dator txertaketaren erritmo patxadatsua bizkortu beharko luketela talde immunitatearen helburura noizbait, ahal izanez gero aurten, iritsiko bagara. Lehen plangintzak ikusita, udarako denok egonen ginateke txertatuta. Datuak dira uzten diguten baikortasun eremu bakarretarikoa.

Europa munduaren museoa da eta ez dago, gehiago ala gutxiago, turismotik bizi ez den herrialderik. Hori izan nuen nik itxaropen ia bakarra. Horregatik bada ere, lehiatuko dira, uste nuen. Ezin izanen dute bigarren udaldi bat galdu. Dagoeneko ez dakit zer pentsatu. Hobe izaten da espektatiba handirik ez edukitzea.

Bigarren edo lehenengo dosia hozkailuan gordeta dagoen minutu bakoitza isurbidetik botatako denbora, dirua eta osasuna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.