Noiz sortua: 2020-02-16 00:30:00

ARKUPEAN

Luizia lurrikara bihurtuta

Elixabete Garmendia Lasa -

2020ko otsailak 16

Mendian behera markatuta geratu da lur-mihia; goiko kaskoan keak estaltzen ditu sugarrak; autobidearen ertzeko lur zati batean betelana egin dute hilaren 6an luiziak errepidera jaurti zituen hondakinekin. Orain sei metroko garaiera izango duen hesia altxatzen dabiltza, zer gerta ere, goitik behera letorkeen jausialdiak AP-8a harrapatu ez dezan berriro. Desolazioaren paisaia da osotara, Ermuko Sallabente eta Zaldibarko Eitzaga auzoen paretik pasatzean marrazten dena. Areago, zaborrak irentsitako bi langileen gorpuak hor nonbait daudela jakinda. Luizi fisikoa lurrikara sozial eta mediatiko bihurtu da, hondakindegia bezain ezegonkor jarriz giroa.

Honenbestez, aferaren tratamendua komunikazio eskola eta kabineteetara eraman dezakete, halako gertakari baten aurrean zer ez den egin behar irakasteko, erakundeetan spin doctor izan nahi dutenei, eta haien aholkularitzapeko politikariei. Edozein joeratako tertuliakideen ahotan entzun da, baita boteretik gertuen dauden haienetan ere, arazoa ez dela ondo kudeatu; egia esan, traketsago ezin zitekeen egin. Gaitzerdi, dena dela, akatsa kudeaketa kontua bakarrik balitz.

Etengabe datorkit gogora 2012. urtean jeltzaleen ingurutik Gipuzkoan hauspotu zuten zaborraren gerra, lurraldeko balkoiak kolore guztitako plastikozko poltsaz bete zituena. Populismorik merkeenean oinarritutako kanpaina hark herritarrak axolagabekeriaren goxokiarekin limurtu zituen; helburua argia zen: eragotzi beharra zegoen zaborraren arazoaren konponbidea norberaren etxetik hasten dela ulertu eta gauzatzea. Izan ere, Zubietako erraustegia kolokan jarriko litzateke hondakinen bereizketa behar bezala eginez gero sukalde bakoitzean. Beste modu batera esanda: zaborraren negozioa ezingo litzateke garatu. Eta Jaurlaritzaren eta Diputazioen egungo agintariek hondakinen sektorea produktibo bilakatu nahi dute, irabazi iturri, esku pribatuetan betiere.

Pribatua da Zaldibarko hondakindegi industriala; pribatua eta txikizioa gertatu arte Ingurumen Sailak asko estutu ez duena; Elena Moreno sailburuordeari hilabete batzuk lehenago detektatutako irregulartasunengatik «espedientea irekitzeko aukera kontsideratzen» ari zirela entzuteak eman zuen kontrolaren neurria. Bistan geratu da hondakinen kudeaketa pribatizatuak «zenbat eta gehiago» eta «geroz eta handiagoa»-ren dinamikan jokatzen duela, hazkunde neurrigabearen paradigman. Langileen eta herritarren bizia eta osasuna arriskuan eta galeran jartzeraino, inpunitate osoz.

Ertz horretatik abiatuta, egon da hondamendiaren osteko sekuentzian puntu bat esanguratsua, sentiberatasuna bereziki ukitzen duena. Hauteskundeak iragartzeko egindako agerraldian, Urkullu lehendakaria tematu zen Zaldibarkoa «lan-istripua» izanik, bera ez dela lan-istripuak gertatzen diren tokietara joaten —agenda gehiegi betetzeko beldur?—, eta ondorioztatzen zen ez zeukala zertan hondakindegira joan beharrik. Jendearen haserreak eraman zuen azkenean —ezbeharra gertatu zenetik sei egunera— Zaldibarrera. Jarrera horren atzean logika bat antzematen da, berriki ere azaleratu dena, Urkulluk bere agintepeko lurraldean lehen eta hirugarren diren bi sindikatuak —ELA eta LAB— Ajuriaenean hartzeari uko egin zionean. Langileen mundua arrotz eta deseroso gertatzen zaio, nonbait, lehendakariari. Jendaurreko agerpenei begiratuta, bistan da harremanetarako eta argazkirako beste partenaire mota batzuk hobesten dituela.

Irakurri berria: «Ez da sekula erabat ulertu lanak funtzio bikoitza duela: pertsonari bizirik iraunaraztea eta gizakia humano bihurtzea» (Trabajo y memoria, Alvaro Zaratiegi). Joakin Beltran eta Alberto Sololuzeren kasuan, huts egin du desideratum horrek. Egia, justizia eta erreparazioa zor zaie, haien izenean, senitartekoei. Eta begirunea, maila guztietako herritarroi.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Erosketak egiteko ilarak Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Osakidetza test azkarrak erabiltzen hasi da

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

Herritarren ilada Ordiziako azokan, itxialdiaren hasieran. ©Jon Urbe/ Foku

Baserritarrak haserre, Jaurlaritzak azokak debekatu dituelako

Iker Aranburu

EHNEk uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria», Enbaren ustez

Osasungintzako langileak txaloka Nafarroako ospitale gunean ©Idoia Zabaleta, FOKU

Koronabirusaren hedapena geldotzen ari da Nafarroan, baina ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ainhoa Larretxea Agirre

Lau hildako eta 112 kutsatu berri izan dira Nafarroan azken orduetan, eta hildakoak hamazazpi dira Araban, 25 Bizkaian eta hamar Gipuzkoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna