Gasteizko 43. Jazzaldia

Perez, Cohen eta Potter elkarrekin ariko dira gaur, Mendizorrotzan

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Danilo Perez pianista, Chris Potter saxofoi jotzailea eta Abishai Cohen tronpetista 2017an elkartu ziren, Dizzy Gillespie, Ella Fitzgerald eta Thelonious Monken mendeurrenak ospatu eta haien lana gogora ekartzeko. Orduko esperientzia ona izanda, oraingoan Larry Grenadier baxu jolea eta Jonathan Blake bateria jotzailea batu zaizkie, eta konposizio propioak lantzen hasi dira. Bostak elkarrekin ariko dira gaur, Mendizorrotza kiroldegian.

Horren aurretik, berriz, emanaldi berezia egingo dute, oholtza berean, Marco Mezquidak (pianoa), Ernesto Aurignacek (saxoa) eta Ramon Pratsek (bateria) osatutako hirukoteak eta Gasteizko Udal Bandak. Jazz musikatik abiatuta, hirukoteak eta bandak musika sinfonikorako eta herri musikarako moldaketak prestatu dituzte, Iker Olazabalen zuzendaritzapean.

Kontzertua 21:00etan hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.