«Sinesgarria da; 7 urteko neskato bat sinesgarria den heinean»

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2012an Save the Children elkarteakEspainiako justizia familia giroko umeen sexu abusuen aurrean txostena atera zuen. Jasota daude justizia sisteman atzemandako hainbat gabezia. Esaterako, hainbat adituren ebazpenetan atzemandako pasarteak, umeen lekukotasunei usu ematen zaien sinesgarritasun apalaren adibide. Hara bat: «Haurra sinesgarria da, baina 7 urteko neskato bat sinesgarria den heinean». Bestea: «Ezin izan da umearen sinesgarritasuna baloratu, oso txikia delako (3 urte)». Hainbat ohartarazpen egiten ditu. Horietako baten arabera, gurasoen alienazio sindromea deitua oinarri hartuta—hainbat erakundetatik saihesteko deia eginda badago ere—, hainbat kasuren sinesgarritasuna bazter uzten da. Aspasi elkartean abokatu ari da Maria Angeles Moreno, eta halakoak oraino sarri ikusten dituela dio: «Adingabeak aztertzeko aski profesionalik ez da, eta, sarritan, sindrome horretara jotzen da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.