Albistea entzun

Polizia «normalizatzeko kanpaina» salatu dute Altsasuko Ospa Egunean

«Alderdi sozialdemokratei» egotzi diete ardura. Poliziarik ez dutela nahi «argi» esan dute. Eskuinak presio egin du ekitaldia debeka zezaten
Ospa Eguneko manifestazioa, atzo, Altsasuko karriketan.
Ospa Eguneko manifestazioa, atzo, Altsasuko karriketan. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2022ko irailak 4

Edozein Poliziaren kontra. Atzo, debekuen mamuei izkin eginda, Ospa Eguna egin zuten Altsasun (Nafarroa), eta arratsaldeko manifestazioan horixe aldarrikatu zuten: «Poliziarik ez dugula nahi argi esateko batu gara Altsasun», esan zuten amaierako hitzaldian. Polizia «normalizatzeko kanpaina» bat abian dela uste dute antolatzaileek, eta horren erantzule alderdi politikoak direla salatu zuten. Poliziak paratutako isunak, etxegabetzeak eta jazarpena ere salatu zituzten.

«Ezagutu dugun krisirik handienaren atarian aurkitzen gara, eta burgesia bere matoi uniformedunek gizartean betetzen duten rola justifikatzen eta defendatzen ari da», salatu zuten antolatzaileek. Helburu hori lortzeko, alderdi politikoak dira «tresnarik eraginkorrena», haien esanetan. «Bereziki, gobernuan dauden edo hura sostengatzen duten indar sozialdemokratak», zehaztu zuten. Ezker abertzaleari kritika zuzena egin zioten: «Arriskutsua da hainbat politikarik Ertzaintzaren alde botatako hitzak, Mutrikuko EH Bilduk Jai Batzordean parte hartu nahi zuen zipaioari emandako babesa edo Ernai Berriozarren Foruzaingoa defendatzen eta babesten aritzea».

Poliziaren «jazarpena» ere aipatu zuten: salatu zutenez, azken bi urteetan Poliziak 30.000 euroren isunak ezarri dizkie altsasuarrei, 60.000 eurorenak Indar Gorri taldeko kideei eta 70.000 eurorenak Gasteizko Etxebizitza sindikatuari.

Manifestazioa Foruen plazatik abiatu zen, Poliziarik ez. Langileon aurkako errepresioa gelditu mezua zuen pankarta aurrean. Bidean Poliziaren kontrako mezuak oihukatu zituzten: «Indar errepresiboak kanpora», «Errepresiorik ez» eta «Alde hemendik, utzi bakean», besteak beste.

Eskuinaren beroaldia

Ospa Egunaren antolatzaileek haien aurkako jazarpena ere salatu zuten: «Ez da erraza izan mehatxu, blokeo eta ilegalizazio saiakera guztien gainetik gaur aurpegia ematea. Zaila bezain beharrezkoa izan da». Izan ere, Espainiako alderdi eskuindarrak polemika pizten saiatu dira azken egunotan. Ekitaldia debekatzeko eskatu zuten PPk eta VOXek, eta herenegun Ciudadanoseko 30 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten Altsasuko kuartelaren atarian, Eskerrik asko mezua zuen pankarta eskutan. Nafarroan UPNk gogor kritikatu zuen Ospa Eguna, eta hura debekatzeko legea aldatzeko eskatu zuen, horrelakoak «gorroto» eta «irain» ekitaldiak direlakoan.

Arratsaldeko manifestazioaz gainera, goizean Poliziari buruzko hitzaldia antolatu zuten atzo, eta eguerdian herri bazkaria egin zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alfredo De Migue Gasteizkol auzitegira sartzen, 2018an. ©JAIZKI FONTANEDA / FOIKU

Haziren txosten batek dio De Miguel kalera zitekeela Gorenaren zain egon gabe

Xabier Martin

Eusko Jaurlaritzaren fundazioko kudeatzailearen txosten batek ohartarazi zuen bazeloa modua  Arabako EAJko bigarrena izan zena kaleratzeko, haren zigorra berretsi arte itxaron gabe. Eusko Legebiltzarreran igorri dute agiri hori.

Alonsotegiko udaletxea, artxiboko irudi batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Alonsotegiko alkate ohiarentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute

Iosu Alberdi

Prebarikazioa egitea, dokumentuak faltsutzea eta dirua bidegabe erabiltzea egozten die fiskaltzak Aitor Santiestebani eta beste bost laguni

Espeleologoak Lezetxikiko sistema karstikoaren barruan aurkitutako tunelaren alboan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan

Xabier Martin

Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.

Inma Jurio PSNko parlamentaria, atzo, Nafarroako Parlamentuan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

PSNk ontzat eman du Nafarroako torturen eta tratu txarren txostena

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Navarra Sumak esan du Poliziari «oso eskertuta» dagoela: «Baina torturatu duena ez da gutarra». PSE-EEk ez zuen PSNren iritzi bera izan duela sei urte; «gatazka baten teoria elikatzen» zuela iritzita arbuiatu zuen txostena.

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.