Albistea entzun

Txillardegiri gorazarre

Omenaldia egin diote AEK-ko eta Korrikako arduradunek, Jakin eta EHUkoekin. Euskararen alorrean egindako lana nabarmendu dute
Donostiako Musikenen atzo eginiko ekitaldia.
Donostiako Musikenen atzo eginiko ekitaldia. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2019ko otsailak 10 - Donostia

Laurehun lagun bildu ziren atzo Donostian AEK-k eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri eginiko omenaldian, Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian. Han, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak nabarmendu zuen euskara batuaren alde Txillardegik eginiko lana, eta horrek euskararen alfabetatzeari ekarri ziona: «Euskararen historian baldin badago gauza oinarrizko bat, hori da estandarra sortu izana: euskara batua». Korrikaren aurtengo leloa gogoan hartuta, Txillardegik beste alor batzuetan egindako «klikak»ere gogoratu zituen.

Omenaldia AEK-k antolatu zuen, baina horren ardura partekatu zuen Jakin aldizkariko arduradunekin eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatekoekin. Dabilen Pentsamendua bilduma sortu dute, eta aurreneko alea Txillardegiren biografia bat da, Miren Rubio kazetariak idatzitakoa.

Liburua eta dokumentala

Lorea Agirre Jakin-eko zuzendariak bere mintzaldian hizpide izan zuen Joxe Azurmendi pentsalariak liburuarentzat eginiko hitzaurrea. Azpimarratu zuen Txillardegik ekarri zuela «belaunaldien arteko talka», jauzia egin zuela arrazan oinarritutako naziotasunetik, euskara ardatz duenera, eta horrek eragin zuela «euskalduntasun berri batera klika».

Jon Zarate EHUko Euskara eta Etengabeko Prestakuntzarako errektoreordeak, berriz, gogoratu zuen unibertsitate horretako irakasle izan zela Txillardegi. Han izandako 20 urteetan egindako lan batzuk ekarri zituen gogora, soziolinguistika matematikoaren alorrean egindakoak, bereziki.

Ekitaldira joandakoek, halaber, Txillardegiren Klika dokumentalaren estreinaldia ikusteko aukera izan zuten: Kote Camachok zuzendu du. 14. Korrikan Txillardegiri eginiko elkarrizketa du ardatz, eta euskararen ikas-prozesua, euskarazko unibertsitatearen lehen pausoak, eta beste hainbat gai jaso dituzte.

Txillardegi Liburutegia Herri Plataformakoen izenean, berriz, Asier Sota eta Asier Hormaza aktoreek Ramon Agirreren testu bat interpretatu zuten, eta beste behin eskatu zuten Donostiako liburutegi nagusiari haren izena jartzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako. ©G. FAUVEAU

Espekulazioaren kontra protesta egin dute Maulen

Oihana Teyseyre Koskarat

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute manifestazioa, eta salatu dute kostaldean dagoen etxebizitzaren krisia Zuberoara heltzen ari dela
Layla Martinez: «Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Layla Martinez: «Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Ilustrazioa: Eider Eibar. ©

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...