Sarek salatu du euskal presoen %36 urruntze politiken menpe daudela

Azken lau urteetan hartu diren erabakien balorazioa egin du, etsipena ezkutatu ezinik: «moteltasun ulertezin» bat ikusten dute erabakietan

Sareren manifestazioa, atzo, Iruñean. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Erredakzioa
2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
«Gaur lau urte bete dira Pedro Sanchez presidenteak publikoki esan zuenetik Espainiako Gobernuak hiru hamarkada luzez aplikatutako salbuespeneko espetxe politika kentzeko eta espetxe politika arrunta ezartzeko prozesu bati ekingo ziola», azaldu zuen atzo Nafarroako Sareko ordezkari Mikel Mundiñano Larrazak, erakundeak Iruñean eginiko mobilizazioaren amaieran. Balantzea egiteko garaia zela argudiatuta, datu bat eman zuen prozesua nahi luketen baino motelago doala esateko: «Urruntze politika amaitzeko lehen urratsak egin dira azken urte hauetan, baita graduen progresioa ere. Baina, lau urteren ostean, oraindik ere euskal presoen % 36 urruntze politika horren menpe daude».

Ez dute hor bakarrik ikusten hobetu beharra. «Lehen gradua amaitu den arren, bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko urratsa edota baimenak eskuratzekoa 21 presori soilik onartu zaie», salatu zuen. «Datuek moteltasun ulertezin bat islatzen dute, are gehiago azken asteetan. Izan ere, ia bi hilabete igaro dira azken Euskal Herriratzea gertatu zenetik. Zertara dator moteltasun hau? Are gehiago, zertara dator geldialdi hau?».

Hori salatzeko izan zen atzoko manifestazioa. Lanean segitzeko deia egin zuen Sarek: «Bereziki, hasitako bideari bultzada ematen jarraitzeko. Argi baitugu jendarte zibilaren aktibazioari esker iritsi garela honaino eta urratsak egiten jarraituz. Salbuespeneko espetxe politika behin betiko amaitzeko aukera dugu esku artean, eta lortu artean ez gara pausatuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.