Zubietarako erraustegira industria hondakinik ere ez eramateko eskatu dute

Dozenaka herritar elkartu dira Lasarte-Oriatik errauste plantara eginiko martxan. Antolatzaileek esan dute «arazoari aurre egiteko garaia» dela

Manifestazioa, errauste plantara bidean. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Erredakzioa
2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) deituta, dozenaka herritar batu ziren atzo Lasarte-Oriatik (Gipuzkoa) Zubietako errauste plantara bitarteko martxan, salatzeko Jaurlaritzak baimena eman diola industria jatorriko hondakinak Zubietan errausteari. Protesta 11:00etan abiatu zen Okendo plazatik, Errausketarik ez. Ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean, eta antolatzaileek azaldu zuten «etsitzeko motiboak izan arren arazoari aurre egiteko garaia» dela: «Birziklatzean atzera egin dugu, eta lehen baino hondakin gehiago bidali dituzte erretzera».

EAMk salatu du Zaldibarko kudeaketa eredua ezarri nahi dutela Zubietan ere: hau da, bidea ematea enpresa pribatuek «ahalik eta diru gehien» irabazteko. Jaurlaritzari egotzi dio enpresa horien jarduera behar bezala ez kontrolatzea, eta ohartarazi du horren ondorioak Zaldibarren ikusi direla. «Orain herritarrok sinetsi egin behar al dugu erraustegian ezberdina izango dela; are eta gehiago, eskrupulurik gabeko multinazional baten esku dagoenean?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.