Albistea entzun

Goi mailan esango du agur

Irribarriak eta Rezustak Peñari eta Mariezkurrenari irabazi diete, eta Aspekoak hirugarren izango dira; Laso eta Imazen aurka ariko dira
Iker Irribarria, pilota jotzen, atzo, Labriten.
Iker Irribarria, pilota jotzen, atzo, Labriten. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Eskudero -

2023ko otsailak 26

Oraindik ere Iker Irribarriak pilota utzi behar duela sinetsi ezinda ziren pilotazale ugari atzo Labriten. Are gehiago kostako zitzaien sinesten partida ikusita. Eta ez da harritzekoa. Txapelketa bateko azken neurketan erakustaldia emanda irabazi baitzuen, Rezusta atzelari zuela, Peña II.a eta Mariezkurrena II.aren aurka: 22-10. Ordezko lanetan arituagatik ere, goi mailako partida jokatu zuen Irribarriak, eta erasoan nabarmendu zen gehien: hamar tanto egin zituen. Gainera, mesede galanta egin zion enpresari, hirugarren sailkarazi baitzuen Peio Etxeberriak eta Rezustak osatzen duten bikotea. Horiek horrela, erabakita daude kanporaketak.

Datorren ostiralean jokatuko dute elkarren aurka hirugarren eta laugarren sailkatuek, Zornotzan (Bizkaia): Peio Etxeberriak eta Rezustak Lasoren eta Imazen aurka. Bikote horiek abantaila izango dute; izan ere, irabaziz gero, finalerdietako ligaxkan izango dira, baina galduz gero, beste aukera bat izango dute. Zehazki, bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko irabazlearen kontra helduko zaie aukera hori. Partida hori Zumaian (Gipuzkoa) jokatuko dute Urrutikoetxeak eta Albisuk, eta Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak, ostiralean bertan. Lehia erabakigarria, berriz, igandean izango da, Bilbon.

Beraz, zer ikusia izango da datorren asteburuan, baina Irribarriaren agurrak ere emango du zeresana. Larunbatean jantziko ditu azkenekoz galtza zuriak, Donostiako Atano III.ean, eta batek baino gehiagok galdetuko du nola erretira daitekeen goi mailan egonda. Izan ere, atzo erakutsi zuen jokoz onenekin lehiatzeko moduan dagoela, nahiz eta eskuin belaunak oinazeak sortu. Hasi eta buka, erakustaldia eman zuen, era guztietako tantoak egin baitzituen. Lehen zatian erosoago jokatu zuen, Mariezkurrenak berak pilota asko oparitu zuelako. Dena den, 12-10ean kontuak serioago jarri zirenean, bere mailaren berri ederki eman zuen. Hark astindu zuen zuhaitza, eta tanto batean baino gehiagotan zutik ipini zuen Labrit. Defentsan sendo aritzeaz gainera, abiadura bizian ibili zuen pilota ezker eskuarekin, eta batez ere boleaz tanto ikusgarriak egin zituen. Ezin hobeto agurtu zen txapelketa batetik.

Txapelketako beste partida bat ere jokatu zen, Iscarren (Valladolid, Espainia), eta ezustekoa gertatu zen: Jakak eta Arangurenek 22-18 menderatu zituzten Elordi eta Zabaleta. Gaur amaituko da ligaxka, Eibarren (Gipuzkoa): Laso eta Imaz ariko dira Ezkurdiaren eta Martijaren aurka.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Aimar Oroz, etsita, aukera bat huts egin ondoren. ©Iñigo Uriz / Foku

Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute

Julen Etxeberria

Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila kanporatu ditu.

Abde Rebbach Alaveseko aurrelaria Oscar Mingueza Celtako atzelariarekin lehian, atzo, Balaidosen. ©SALVADOR SAS / EFE

Aho zapore gaziko puntua

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu dute etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagoarekin aritu dira 68. minututik. Samuk sartu du gola

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etxean talde sendoa izatea da gure erronketako bat»

Ainara Arratibel Gascon

Athleticek sasoiko lehen hiru puntuak berreskuratu nahi ditu Levante Las Planasen zelaian. San Adrianek nabarmendu du «borroka handiko» partida izango dela.
Masterseko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak, Nafarroa Arenan, pilotak aukeratzen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan

Julen Etxeberria

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan (21:15, ETB1). Irabazleek finala jokatuko dute igandean, toki berean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.