Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Gauzei egoten utzi

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Zergatik ezin diegu
gauzei egoten utzi
esplika daitezen
behartu gabe?

Zentzua behar al du
inork ikusiko
ez duen loreak?
Galdetzaileak sortu aurretik,
zentzugabea al zen guztia?

Adimenaren aurreko
eternitate hartan
nork zekien Jainkorik
bazela edo ez zela?

Leiho bat itxita ikustean
leiho bat ikusten dut.
Leiho bat zabalik ikustean
bi albo-orri ikusten ditut.

Leiho bat ikustean
orri bat itxita,
ez daukat bakerik
beste orria ikusi arte
itxita edo puskatuta.

«Bizitzako galdera handiak»
burutik kentzearen
arazo bakarra izan da
denbora gehiegi
sobratzen zaidala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.