Albistea entzun

Inflazioa. Jaurlaritzaren eta aldundien neurriak

ELAk eta oposizioak auzitan jarri dute deflatazioaren eragina

Uste dute «berandu» iritsi direla inflazioari aurre egiteko neurriak, eta ez dela «nahikoa». Anduezaren arabera, zaurgarrienei lagunduko diete

Julen Otaegi Leonet -

2022ko uztailak 29

Inflazioari aurre egiteko neurrien artean, %4ko deflatazioak lortu du oihartzun handiena. ELAren eta oposizioko taldeen ustez —gaur emango du iritzia EH Bilduk—, motz geratu da. Gobernuko alderdien artean, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak txalotu egin du.

MIKEL NOVAL ELAren Azterketa Bulegoko arduraduna
«Egiten dena baino deigarriagoa da egiten ez dena»

ELAk «iruzurtzat» jo ditu Iñigo Urkullu lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek iragarri dituzten neurriok. «Euskal Herriko erakundeek uko egiten diote beharrezko zerga erreforma aurrera eramateari, enpresen mozkinei, kapitalari eta ondareari zergak handituz», adierazi du Mikel Noval ELAko Azterketa Bulegoko arduradunak. Alde horretatik, «egiten dena baino deigarriagoa da egiten ez dena».

Deflatazioari dagokionez, «berandu iritsi da, eta ez da nahikoa», tasak gehiago txikiagotzea urte hasieratik onartu behar baitzen. Gogorarazi du iazko inflazioa %6,4 izan zela Hego Euskal Herrian, eta tasen deflatazioa (%5,5) horren azpitik geratu dela. Era berean, 200 euroko kenkariaren aurka ere azaldu da Noval. Ez die «mesederik egiten» diru sarrera txikienak dituztenei, ez dutelako PFEZ errenta zergarik ordaintzen. «Beharrik handiena duten pertsonei laguntzeko, zuzeneko prestazio ekonomikoak behar dira, ez kenkariak».

MIREN GORROTXATEGI Elkarrekin Podemosen bozeramailea
«Neurri egokia da, baina ozta-ozta zuzentzen du inflazioaren eragina»

«Ezer baino hobe» dira inflazioari aurre egiteko lehendakariak aurkeztutako neurriak; ordea, Elkarrekin Podemosen Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Miren Gorrotxategiren iritziko, «gehiago egin liteke». %4ko deflatazioarena «neurri egokia da teknikoki, ozta-ozta zuzentzen badu ere inflazioaren eragina».

Horregatik, Gorrotxategik uste du galdutako aukera bat dela neurri gehiago ez iragartzea: «Aprobetxatu zitekeen zerga sistema erregresiboaren diseinu klasista gutxitzeko, klase popularrei murrizketa gehiago eskainiz».

Bestalde, langile klasearen zati «murritz» bati besterik ez dio egiten mesede. Itundu diren soldata igoeren batezbestekoa %3,3 da, eta «oraindik hitzarmen asko ez dira negoziatu». Gainera, deflatazioa inflazioaren «oso azpitik dago». Ekainean %9,6ra heldu zen Hego Euskal Herrian.

ENEKO ANDUEZA PSE-EEren idazkari nagusia
«Inflazioak ez die kalterik egingo zaurgarrienei»

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak argi ikusten du inflazioari aurre egiteko neurriek zer onura dakarten: «Inflazioak ez die kalte egingo hiru lurraldeetako ordaintzaileei, batez ere zaurgarrienei». Andueza bera ez, baina alderdiko beste ordezkari batzuk neurri sortaren aurkezpenean izan ziren.

LUIS GORDILLO PP+Csen legebiltzarkidea
«Berandu dator, eta hutsaren hurrengoa izango da »

Iragarritako neurriak «ez dira nahikoa», Luis Gordillo PP+Csen legebiltzarkideak salatu duenez. «[Deflatazioa] Berandu dator, eta hutsaren hurrengoa izango da», horrekin batera beste neurri batzuk onartzen ez badira: esaterako, «gehiegizko burokrazia», tasa eta prezio publikoak ezabatzea.

Neurriok 250 milioi euro ez jasotzea ekarriko diete Jaurlaritzari eta hiru aldundiei. Gordilloren ustez, oharkabean pasatuko dira: «16.000 milioiko aurrekontua dute; ezerezean geratuko dira 250 milioi horiek, batez ere 2.000 milioiko zorroa dutelako».

Gehitu du kopuru horrek balio dezakeela produkzio sektoreari itzultzeko eta PFEZa are gehiago deflatatzeko. «Ahalik eta azkarren» onartu behar da inflazioari egokitutako deflatazioa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haur migratzaileak Donnan (Texas), AEBetara iritsi berritan. ©DARIO LOPEZ-MILLS / EFE

Ametsen lurra amesgaizto bihurtu da

Maddi Iztueta Olano

Azken urtean 130.000 haur migratzaile iritsi dira beren kabuz AEB Ameriketako Estatu Batuetara. Horietatik bi heren lanean hasten dira iritsi eta berehala.

Haurrak tipulak jasotzeko lanetan, Weld Countyn, Coloradon. ©#BARRA_ABILDUA#CHILDLABORCLC / TWITTTER

LANGILE FALTAN, HAURRA LANABES

Maddi Iztueta Olano

Parkeetan topatu dute AEB Ameriketako Estatu Batuek langile faltaren irtenbidea; adingabeak lanean jarri nahi dituzte hainbat estatutan. Besteak beste, Iowan aurkeztutako lege proiektu batek baimenduko luke 14 urtetik gorako haurrek eraikuntzan lan egitea.

VWen lantegia, Nafarroako handiena, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Enpresen irabazia soldatapekoen errenta halako bi handitu da

Iker Aranburu

Nafarroan, %13,7 handitu zen iaz esplotazio soberakina, eta %6 langileei ordaindutakoa. Nafarroako BPGa %4,3 hazi zen iaz. Ostalaritzaren ekarpena nabarmendu du Nastatek

Auto baten ihes hodia ©JULIAN STRATENSCHULTE (Efe)

Erregai sintetikoak, debekutik kanpo

Jokin Sagarzazu

Bruselak eta Berlinek akordioa lortu dute errekuntza motorra erabiltzen duten autoen debekuaren inguruan. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...