Lege bat onartu dute joko aretoak urrun egoteko eskoletatik

2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joko aretoak ezingo dira nonahi ireki Nafarroan aurrerantzean. Nafarroako Parlamentuak Jokoaren Foru Legea onartu du. Horren ondorioz, joko aretoek, besteak beste, gutxienez 400 metrora egon beharko dute leku hauetatik: ikastetxetatik; hemezortzi urtetik beherakoentzat araututako ikasketa guneetatik; gazteentzako guneetatik; osasun etxe, aisialdi areto eta kultur etxeetatik; buru osasuneko zentro eta desgaitasun fisikoren bat duten pertsonak dauden egoitzetatik, eta ludopatia arazoak izan dituztenak osatzeko dauden egoitzetatik.

Nafarroako foru araua PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemosek onartu dute. Navarra Suma eta Ezkerra abstenitu egin dira. 2019an hasi ziren lege proposamena lantzen. Helburua da ludopatia prebenitzea, kolektibo zaurgarriak eta adingabeak babestea, eta joko arduratsua sustatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.