Irudia Caracas (Venezuela)

Ia ehun atxilotu, greba orokorrean

2017ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak hauspotuta hilaren 29an aukeratuko duten Batzar Konstituziogilearen aurka protesta egiteko, Venezuelako oposizioak greba orokorrerako deia egin zuen atzoko. Chavistak diren guneetan, ez zuten grebarik egin. Caracas hiriburua, ordea, presidentearen aldekoen eta kontrakoen artean banatu zen, eta istiluak izan ziren oposizioaren jarraitzaileen eta segurtasun indarren artean. Foro Penal giza eskubideen aldeko mugimenduaren esanetan, herrialde osoan 80 lagunetik gora atxilotu zituzten. Irudian, liskarra oposizioaren jarraitzaileen eta Guardia Nazional Bolivartarraren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.