Koronabirusa

COVID-19aren beste 1.119 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

18.101 PCR eta antigeno test egin zituzten herenegun lau probintzietan. Bizkaia da kutsatze berrien kopurua handitu duen lurralde bakarra

PCR probak egiteko gunea, Iruñeko ospitalean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Apaltze txiki bat izan da COVID-19ak kutsatutakoen artean, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Beste 1.119 kasu atzeman zituzten herenegun Hego Euskal Herrian, 18.101 proba egin ondoren. PCR eta antigeno test horien arabera, 27 kutsatu gutxiago izan dira ostiraletik larunbatera. Bizkaia da kutsatze berrien kopurua handitu duen bakarra. Ipar Euskal Herriari dagokionez, asteazkenean eman zituen azken datuak Eskualdeko Osasun Agentziak: Pirinio Atlantikoen departamenduetan positibo tasa eta intzidentzia tasa doi bat apaldu direla zioten zenbakiek.

Nafarroan beste 172 kasu positibo atzeman zituzten herenegun, hau da, aurreko bi egunetanbaino gutxiago, 200 kutsatzebaino gehiago izan baitziren. 2.810 proba egin zituzten, PCReta antigeno testen artean, eta horrek %6,1eko positibo tasa eman du, Nafarroako Gobernuarendatuen arabera. Honako hauek izan dira lurraldeak astean zehar eman dituen datuak: 191 kasu atzeman zituzten astelehenean(% 6,2), 167 asteartean (% 4,9), 229 asteazkenean (% 6), 225 ostegunean (% 6,9) eta 172 ostiralean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste 947 kasu izan dira, herenegun baino 26 gehiago, eta egindako probekin alderatuta, positiboen tasak ere gora egin du, %6,2an kokatzeraino, Eusko Jaurlaritzak zabaldutakoaren arabera. Ospitaleratze berriak 84ra jaitsi dira, eta 163 paziente daude oraindik ere zainketa intentsiboetako unitateetan. Osasun Sailak jakitera eman duenez, ostiralean 15.291 PCR proba eta antigeno test egin zituzten, ostegunean baino 200 gutxiago. Horietan, 947 izan dira positiboak. Kasu positiboen tasa hiru hamarren igo da egindako proba diagnostikoen kopuruarekin alderatuta: %5,9 ziren ostegunean, eta %6,2 atzo. Bizkaia da kutsatze berrien kopurua handitu duen bakarra: 545 (ostegunean baino 66 gehiago). Gipuzkoan 264 positibo atzeman dituzte (17 gutxiago), eta Araban, 130 (21 gutxiago)

AstraZenecaren 1.600 dosi

Britainiako AstraZeneca laborategiaren txertoaren 1.600 dosi iritsi ziren atzo Ipar Euskal Herrira.Aste honetan balioetsi du Frantziako Osasun Agintaritzak, eta gaurtik aitzina hasiko dira jartzen Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako txertaketa zentroetan. 65 urtetik beherako osasun langileei jarriko diete txerto hori, lehen-lehenik. Ospitaleetatik hasiko dira, eta ondoren gainerako osasun zentroetara zabalduko.

Frantziako Osasun Agintaritzak baimendutako Pfizer eta Moderna laborategien lehen bi txertoak ez bezala, AstraZenecarena 65 urtetik beherako pertsonei bakarrik jarriko zaie. Izan ere, zalantzak sortu dira adin horretatik gorako pertsonengan duen eraginkortasunari buruz.

Ikasleak zine geletan

Otsailaren 22tik aitzina, ezohiko publikoa hartuko dute Angeluko (Lapurdi) zinema aretoetan. Ikasgela bilakatuko dira, Montaury unibertsitateko ikasleek klaseak aurrez aurre hartzeko aukera izan dezaten. Unibertsitateko zuzendariak egin zuen eskaera, eta Frantziako Estatuko zerbitzuek baimendu dute. 200 pertsonako gaitasuna dute gela horiek, eta 70 ikasle sartuko dira, urruntze fisikoa atxiki ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.