Albistea entzun

Bakoren burua, ebazpena jaso zain oraindik

Berria -

2023ko martxoak 10

Adituak lanean ari dira oraindik Bako jainko erromatarraren marmolezko eskultura benetakoa den edo ez egiaztatzeko. Hala adierazi zuen atzo Ana del Val Arabako Kultura diputatuak. Iazko ekainaz geroztik ari dira hori jakin guran; Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa ari da ikertzen, Gasteizko epaile baten aginduz. «Benetako Bako izatea nahi nuke; horrela, amaiera emango genioke 40 urte baino gehiago iraun duen istorio bati», esan zuen diputatuak.

Izan ere, artelana desagertuta egon zen urteetan, 1976an Arkaiako obra batzuetan aurkitu zutenetik. Jakina zen eskultura bere ardurapean izan zuen azkena Jon Buesa izan zela: besteak beste, Arabako Batzar Nagusietan EAJren bozeramaile izan zena. Baina hark argudiatu zuen berea kopia bat zela. Aldundiak, ordea, salaketa jarri zuen, eta obra itzultzeko eskatu zion epaileak Buesari, azter zezaten.

Bako jainkoaren burua irudikatzen duen eskultura bat da, zortzi zentimetro zabal dena, eta hamabi garai. Balio handiko pieza da, II. mendekoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, Irunen (Gipuzkoa). Aurreneko aldiz, sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA

Olatz Enzunza Mallona

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.

George Orwell, Bigarren Mundu Gerran, BBCrako lanean aritu zenean. ©BERRIA

Orwell, berridatzia

Mikel Lizarralde

George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.

'Rumours', 'Tunnel of Love' eta 'Zebra'-ren azalak. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.