Gabriel Puricelli.
Latinoamerika. Brasil. ANALISIA

Ekaitz tropikal perfektu bat

2016ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Brasilek ekaitz perfektu bati egin behar dio aurre. Commodities-en salneurrien jaitsiera, zeina Hego Amerika guztian ari den gertatzen, bat etorri da Brasilen garapen bidean diren herrialdeetara bideratzen zen kapitalaren atzera egitearekin eta hazkuntza areagotzea lortu ez zuen defizit fiskalaren gorakadarekin. Egoera ekonomiko honek berehalako ondorioa ekarri zuen politikara: 2014ko amaiera aldera, arnasa pixka bat eman, eta Dilma Rousseffek eutsi egin zion presidentetzari, baina atzeraldiak haren ospeari eragin dio 2015eko urtarrilean, berriro ere presidentetza eskuratu eta bertan jardun duen egun bakoitzean, eta ez ekoizpena ez enplegua ez dira suspertu. Ez da izan, noski, ekonomia inpertsonala Dilmaren ospea amildegira eraman duena: doitze fiskal oso gogorra ezarri zuenean, presidenteak berak kolpe bakarrean jokatu zituen bere bi legitimitateak —jatorrizkoa zein ekitekoa—. Bozak galdu zituen Aecio Nevesek proposatzen zuen neurri berbera zen, eta, suspertzean porrot egitearekin batera, atzeraldian sakondu, eta inflazioari ihes egiten utzi zion.

Odola usaintzen lehena presidentearen eta haren aurreko eta akolhulari nagusi Luiz Inacio da Silva Lula-ren alderdi Langileen Alderdiaren (PT) aliatua izan zen: Brasilgo Mugimendu Demokratikoko Alderdi agortezina (PMDB). Ideologia definitu gabeko baroien erakundea, hain zuzen, 1985ean demokrazia berreskuratu zenetik gobernuan dagoen botere kooperatiba egonkorra da, ordutik presidentetzan izan diren alderdiekin aliatua. Desagertuz doan Dilmaren perspektiba batek eta PTren ziklo ixte batek PMDBren defentsak jarri zituen martxan, zeina jada larrualdatzen hasi zen Dilma berriro ere presidente aukeratu zutenean.

Azken bi hilabeteetako zurrunbilo politikoa duela urtebete inguru hasi zen eratzen; lehia estuko hauteskunde garbiaren emaitzak onartu ez zituen oposizioak hauspotuta, eta PMDB bere piezak mugitzen hasi zenean, erregina babesgabe utziz. Lehen desafioa, PTren borondatearen kontra, PMDBko Eduardo Cunha inposatzea izan zen, zeina, Diputatuen Ganberako presidente legez, Kongresuko eliza ebanjelikoen alfil den. Bigarren desafioa Zubi bat etorkizunerantz txosten ekonomikoa proposatzea izan zen, PTren proposamenaren alternatiboa.

Drama horrekin paraleloan, ustelkeria auziei buruzko ikerketen eskandaluekin zipriztinduz zihoan Brasil; hau da, estatuko Petrobras petrolio enpresa pribatu handiek zein politikari ustelek ustiatzen zutela, eroskeriaz, obra kontratu garrantzitsuak lortzeko eta hauteskunde kanpainak finantzatzeko. Ikerketak Dilmaraino iritsi ez arren, eta, hura sustatu izan dutenak zein haren gobernuaren kontra daudenak harrapatu arren, botere egituran desagertzen hasi zen presidentearen sinisgarritasuna.

Kontu fiskalak makillatzeagatik epaiketa politiko bat jasango duen Dilma akusatzen dutenen gehiengoa presidentearen kargugabetzean gotortu dira, eta kartzelaren mehatxua daukate beren bizkar. Brasil behin-behinekoz gobernaezin bihurtu da, eta Dilma haren lehendakariorde Michel Temerrek ordezka dezake, zeinaren ospea oso txikia den. Ihesbide bat da, gobernuko zerrenda alda dezakeena, baina ez egoera ekonomiko kaskarra geraraziko duena. Aldaketa ahula suertatzen bada, ez da baztertu behar hauteskundeen aurrerapena; normalean, 2018ko urte amaieran egin beharko lirateke. Behin-behinekotasun horretarako, PT hebainduak oraindik Lularen zilarrezko bala dauka gordeta, zeinari aurre egiteko beldur diren Dilmaren salatzaileak. Beharbada, hainbat hilabetez indarrean dagoen Brasilgo krisia, hasi besterik ez da egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.