ELGORRIA

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Paramyxoviradae familiako birus batek eragiten du elgorria. Hainbat ezaugarri ditu:

Sukarra, eztula, mukiak,eta larruazaleko erupzioa.

Sukarra, eztula, mukiak eta aho barruan agertzen diren orbanak izan ohi dira gaixotasunaren lehenbiziko sintomak. Larruazalean erupzio bat agertzen da gero; aurpegian eta lepoan aurrena, eta oinetan eta eskuetan aurrerago. Normalean, ez da eritasun larria izaten, baina arazoak ekar ditzake, eta, kasurik okerrenetan, heriotza; izan ere, okertzen bada, elgorriak burmuinean eragin dezake, edo biriketan.

Erraz hedatzen da, txertaketa ahula bada.

Oso gaitz kutsakorra da; airean egoten da birusa usu, eztularen eta doministikuen bidez zabaldua. Gaixotasunaren aurkako txertoa 1963an hasi ziren jartzen, eta txertaketa kanpainek milioika hildako eragotzi dituzte. Txertoa eskuragarri izan aurretik, bi eta hiru milioi lagun artean hil zitezkeen urte bakarrean,elgorri izurriteen ondorioz. Horregatik, aditu askok osasunaren alorrean egindako aurrerapen nagusien artean jartzen dute elgorriaren aurkako txertoa. OMEren datuen arabera, 21,1 milioi pertsona inguru hiltzea eragotzi zuen 2000 eta 2017 artean. Horregatik, nabarmendu du oraindik txertaketa kanpainak indartzen jarraitu behar dela.

Haurrek aparteko arriskua dute. Txertoa hartu gabeko haurrek dute dira elgorria izateko arriskurik handiena. Immunizatu gabeko pertsona oro eritu daiteke, hala ere.

Herrialde txiroetan larriagoa da. Elgorriak toki behartsuetan eragiten ditu hildako gehien; Afrikako eta Asiako herrialdeetan, batik bat. Horrez gain, izurriteek kalte handiak sor ditzakete hondamendi naturalak edo gatazkak jasan dituzten guneetan: osasun zerbitzuen eta azpiegituren gabeziak immunizazio sistematikoa galarazten baitute. Errefuxiatuen kanpalekuetan izaten diren jende pilaketek ere infekzioa errazten dute.

Ez dago tratamendurik birusaren aurka egiteko.

Ez dago elgorriaren aurkako botika antibiralik; gaitza neutralizatzeko, elikadura egokia izatea eta likidoak hartzea gomendatzen dutea adituek. Haurren kasuan, lagungarria izaten da A bitamina duten elikagaiak hartzea, eritasunak A bitamina murrizten baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.