HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sasiolako errotaria'

Izuaren gakoak

Idazlea: Ramon Olasagasti Aiestaran. Ilustratzailea: Xabier Sagasta. Argitaletxea: Erein.

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Thriller eran kontatutako istorio batek azken muturreraino eraman behar izaten ditu elementu guztiak, irakurlea barne. Baina, halere, beldurrik larrienaren iturria gure ohepe eta armairuetan ezkutatzen den bezalaxe, egunerokotasunetik hobekiago elikatzen da thrillerra, ezohikotasunetik baino. Denak izan behar du ohikoa: lekuek, objektuek, gertaerek... Dena normala, salbu zerbait. Susmoa pizten duen zerbait, kontakizunak aurrera egin ahala gero eta susmagarriagoa den zerbait. Esaterako, burura etortzen zait R. Brownen A dark, dark tale, susmoaren kudeaketa egokiak sor dezakeen efektuaren eredutzat har daitekeena (ziur naiz albuma ezaguna zaizula, ingeles irakasleek maiz erabiltzen baitute). Izan ere, halako istorioek duten eginkizun nagusi eta bakarra irakurlea amaieraraino izu-laborritan eramatea delako. Amaieraraino. Eta lortzen du, ala ez du lortzen.

Sasiolako errotaria istorioa irakurri ahala etorri zaizkit pentsamendu hauek, eta irudipena izan dut, hor goiko ezaugarri ia guztietan asmatzen duela. Zertan bai, eta zertan ez? Irakurri, eta esango didazu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.