Ingurumena. Luizia Zaldibarren

Langileek salatu dute «babesgabe» sentitzen direla

Ernairen mobilizazioa, atzo. BERRIA.
2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Gehiengo sindikalak elkarretaratze bat egin zuen atzo, Eibar eta Ermua lotzen dituen biribilgunean. Mobilizazioan, Zaldibarko zabortegian aritzen diren langileen salaketa anonimo baten berri eman du LABek. Sindikatuari igorritako ohar batean, langileek azaldu dute «babesgabe» sentitzen direla: «Geure burua babesteko materialak eman dizkigute, baina azalpenik gabe, gutxieneko protokolorik gabe noiz jantzi, nola erabili eta noiz erantzi jakiteko, eta inolako bermerik gabe. Baliteke langile askoren osasuna arriskuan egotea».

Ernai gazte erakundeak ere mobilizazioak egin ditu zenbait herritan, Zaldibarko auzia argitzea eta Zubietako erraustegia geldiaraztea eskatzeko. Esan dutenez, EAJk eta PSEk Zaldibarren egin duten kudeaketa «negargarria» izan da, eta hartutako neurriak, «aurpegia garbitzeko ahalegin penagarria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.