Albistea entzun

Irudia. Eusko Legebiltzarra, Gasteiz

«Pobrezia mantentzea» egotzi dio ESK-k Jaurlaritzari

D. AGUILAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko abenduak 23

ESK sindikatuari ez zaio gustatu Eusko Legebiltzarrean onartu berri den DSBEaren legea, eta egoitzako atarian protesta egin zuen atzo, barruan legeari buruz hizketan zebiltzan bitartean. Sindikatuak EAJri eta PSE-EEri leporatu die «pobrezia mantentzearen alde» egin izana, eta gehitu dute Elkarrekin Podemos-IUren laguntzak eta EH Bilduren abstentzioak «zuritu» egin dutela lege hori. ESK-k dio «pobrezia kriminalizatzen» duela lege berriak, laguntza lortzeko baldintza «asko» eskatuko baitira erreformaren ostean ere. Hain zuzen ere, argudiatu dute «jende asko» laguntzetatik kanpo uzten dutela baldintza horiek. ELAk ere onartu aurretik kritikatu zuen legea, eta lege proiektua bertan behera uztea eskatu zuen hilabete hasieran.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©R. H.
Lehortearen eraginak, Fustiñanako zereal lurretan (Nafarroa). ©IÃÑIGO URIZ / FOKU

JATEN DUGUN LURRA

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko. Jada hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.
 ©ADRIANA CLIVILLE
Auto baten estankotasuna probatzeko ganbera Suzukiren Hungariako lantegi batean. ©ZSOLT SZIGETVARY / EFE

Ura, ekonomiaren zainetan

Irune Lasa

Industrian, zerbitzuetan, ekonomiaren alor gehienetan bihurtu da ezinbestekoa ura erabiltzea. Eta badaude sektore batzuk ur kontsumitzaile oso handiak direnak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.