martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Beste behin, errealitatea aurretik

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Behin eta berriro errepikatzen da gidoia, erakunde publikoek edo erakunde publikoetan batzuek egindako irregulartasunak salatzen direnean. Hasieran ukatu egiten da, eta esaten da berme guztiarekin egin dela dena; gero, segun zer norabide hartu duen aferak, aho txikiarekin esaten da ikertuko dela, baina konbentzimendu handirik erakutsi gabe; auzitara iritsiko dela ikusten dutenean, larritu egiten dira eta aldatu egiten dute ahotsaren tonua; eta, azkenean, azterketa batzuk errepikatu egingo direla iragartzen da, atzo Darpon sailburuak jakinarazi zuenez.

Askotan, errealitatearen atzetik doa administrazioa, eta errealitateak arrastaka eramaten du erakunde publikoa; kudeaketa zintzo eta konprometitu baten kasuan —Pertsona helburu harekin gogoratzen?—alderantziz izan beharko lukeen arren.

Nahiko argibide eman zigun Ahal Dugu-k jakinarazi zigunean azterketa egin aurretik utzi zituela notarioarenesku lanpostuak lortuko zituzten hautagaien izenak. Ehuneko ehunean asmatu zuten. Zer gehiago behar zuen Osakidetzak hartu beharreko neurriak hartzeko? Salaketa gehiago jartzeko informazioa eduki dezaketenei lan babesa eskaini gabe segitzen du Osakidetzak, eta hori egin beharra dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.