Van Vleutenek kolpea jo du Espainiako Vueltan

2023ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Espainiako Vueltako azken-aurreko etapak hankaz gora jarri du sailkapen nagusia. Gaia Realini italiarrak (Trek) irabazi zuen atzo etapa, Annemiek van Vleuten herbeheretarrarekin (Movistar) ihes eginda iritsita. Minutu batetik gorako aldea atera zieten beste txirrindulari guztiei. Horri esker, Van Vleuten lider jarri da sailkapen nagusian. Minutu bat eta hamar segundo ateratzen dizkio atzo arte lider zen ziklistari: Demi Volleringi (SD Worx). Beraz, eskura du bigarren urtez jarraian Vuelta irabaztea. Gaur, hala ere, etapa oso gogorra jokatuko dute, Covadongako aintziretan bukatuko baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.