Albistea entzun

Koronabirusa. Adrian Aginagalde. Epidemiologoa

«Ziurtagiria eskatzeak ez du esan nahi beste neurriak alboratu behar direnik»

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Oihane Puertas Ramirez -

2021eko azaroak 19

COVID ziurtagiria lortzeko eskaerek gora egin dute azken egunotan Euskal Herrian. Izan ere, koronabirusari aurre egiteko neurriak iragarri dituzte asteon erakundeek, eta COVID ziurtagiriarekin lotuta egon daitezkeela esaten ari dira. Hori lotuta dago positiboen gorakadarekin, baina Adrian Aginagalde Kantabriako Osasun Publikoko Behatokiko zuzendari eta epidemiologoaren arabera, egoera «espero» izan zitekeena da, zein urteko sasoi den aintzat hartuta.

Nola ikusten duzu kasu positiboen gorakada?

Azelerazio fase batean gaude. Azelerazio faseak ohikoak dira hilabete hauetan urte sasoiarekin zerikusia duelako; beraz, esperotakoa da hilabeteotarako.

COVID ziurtagiria indarrean dago zenbait herrialdetan. Zein eraginkortasun izan du?

Hortxe dago gakoa: ez dago daturik. Hori da pandemia honekin daukagun arazo larrienetako bat: datuak lortzeko denbora asko behar da. Frantzia eta Italia dira neurriarekin denbora gehien daramaten herrialdeak, baina ez dute ezer argitaratu oraindik. Aldi berean, ulertu behar da eurek ezberdintasun nabariak dituztela gurekin: txertaketa maila baxuagoak dituzte, adibidez.

Herrialde bakoitzaren helburuaren arabera neurtzen da eraginkortasuna. Helburua bada txertaketa maila handitzea, daturen bat alde egon daiteke. Baina bada kutsakortasuna jaistea, ez dugu daturik. Helburua bada inpaktua jaistea, ospitaleratzeetan portzentajea jaistea, ez dakigu neurri horrek askorik eragingo duen edo ez.

Zer erakutsi du orain arteko esperientziak?

Orain arte ikusi dugu ezin garela dikotomian erori: ezin da izan bata edo bestea. Ziurtagiria eskatuz txertaketa hobetu nahi bada, horrek ez du esan nahi alde batera utzi behar ditugunik beste neurriak. Ikusi behar dugu nola uztartu daitezkeen. Agian neurri batzuk arindu daitezke, baina beste batzuk mantendu. Oraingoz, estatu mailan ikusten ari gara ea euren artean nola bateratu daitezkeen. Guk osagarritasuna planteatzen dugu. Edonola ere, oso garrantzitsua da zehaztea zein esparrutan ezarri nahi diren neurriak. Epidemiologook ere txertaketa maila gero eta handiagoa nahi dugu, baina horrek ez du esan nahi beste neurri farmakologikoak behar ez ditugunik; azken finean, neurri horiek neurtu ditugu.

Txertatze ziurtagiria edo PCR negatiboa. Zein da eraginkorragoa?

Eraginkortasunari dagokionez, ez daukagu daturik. Hor dago arazoa. Europako Parlamentuak maila bera eman die biei, eta guk ere galdera asko ditugu horren inguruan. Egia da osasun eta espazio soziosanitarioko langileentzat, txertatuta ez daudenen kasuan, eraginkorra dela hiru egunean behin proba eskatzea, batez ere agerraldiak saihesteko. Hori neurtuta dago. Egia da proba batek ematen duen emaitza fidagarriagoa dela, printzipioz, txertaturik dagoen pertsona bat kutsagarria ez dela pentsatzea baino.

Txertatuta daudenen ehunekoa handia da Euskal Herrian. Zergatik eskatu behar da orduan ziurtagiria?

Galdera hori daukagu buruan. Kopuru handia bada eta helburua ez bada hura handitzea, zein beste helburu daukagu? Esparru horietan kutsakortasuna jaistea? Hori baldin bada helburua, intzidentzian nolabaiteko eragina izatea, ikusi dugu Italiak eta Frantziak ez dituztela Portugalek eta Espainiak baino datu hobeak. Helburuaren arabera planteatu daiteke: helburuak baldintzatzen du zein esparrutan eragin nahi den. Esparru sozialean ez dugu daturik; oraingoz, ez dago ezer argitaratuta eta ezin da ziurtatu emaitza hobeak lortzen direnik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasungintza pubikoaren alde herenegun Gasteizen egin zen mobilizazioa. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lehen arretan 198 langile gehiago behar direla dio Osakidetzak

Julen Aperribai

Langileak falta direla aitortu arren, lehen arretako arduradunak esan du errua ez dela administrazioarena. Positibo kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian: 4.488 atzeman dituzte

Propagandisten Elkarte Katolikoak Gasteizko hainbat autobus geltokitan jarritako kartelak. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Abortuaren aurkako jazarpena, ikusgai

Edurne Begiristain

Elkarte katoliko batek Gasteizko hainbat markesinatan jarritako kartelak erretiratzen hasi da Gasteizko Udala. Polemika piztu du toki publikoetan bazterketa sustatzen duen propaganda agertu izanak.

Txertatze ziurtagiria baitezpadakoa da Ipar Euskal Herriko zenbait egituratan

Txertatze ziurtagiria baitezpadakoa da Ipar Euskal Herriko zenbait egituratan

Oihana Teyseyre Koskarat Ekhi Erremundegi Beloki

Hemendik aitzin, 16 urtetik gorako herritarrek beharrezkoa dute txertatze ziurtagiria erakustea hainbat leku publikotara sartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.