jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Botoia

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
EAJk argitu beharko du zer egin nahi duen EAErako estatutu politiko eta juridiko berriarekin. Badirudi Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria deseroso dagoela bere alderdiak eta EH Bilduk hitzartutako edukiekin. Akordio zabala da, bien artean ordezkatzen duten gizartearen neurria aintzat hartuta. Urkulluren iritziz, ordea, akordioa ez da nahiko zabala Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gizartearen aniztasunari begira, eta ez da «bideragarria» Espainiaren onarpenari begira. «Biderik egingo ez duen testua» deitu zion herenegun. Ez, Madrilek ez du onartuko EAJk eta EH Bilduk hitzartutakoa. Ezta burujabetzan bestelako urratsik egitea ere. Ez du onartuko aldaketarik, testuaren apaingarri hutsa baino ez bada. Urkulluk argitu beharko du ea estatutua apaindu bakarrik egin nahi duen. Deigarria da Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Eusko Legebiltzarrean hitzartutakoa babestea atzo.

Ez da egia, Urkulluk herenegun esan zuen moduan, akordio bat zabalagoa izateak, alderdi gehiagok babesteak, hobea egiten duela. Zabalagoa egiten du, baina ez hobea. Are gehiago, jakinda, zabalagoa esaten duenean, edukietan apalagoa esan nahi duela, orain arte onartu ez dutenek onartzeko modukoa.

EAJko militante gisa, bat dator hitzartutakoarekin; EAEko lehendakari modura, ordea, ez hainbeste. Karguak ezin du aitzakia izan aurrera ez egiteko. Gorbata kenduta eta alkandoraren goiko botoia askatuta gobernatu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.