Angel Erro.
JIRA

Apokalipsia

2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Arratsalde ona gelditzen ari da munduaren akaberarako. Milurtekoaren ajea berandu ari zaigu iristen, hogei urteko atzerapenaz. Aldaketa klimatikoagatik izan daiteke. Krisi klimatikoa deitzen hasi zaio. Ea horrela. Baina ez dirudi. Hiztegiak arakatu beharko dira esnaraziko digun hitz larriagoaren bila. Garunek aurreratu dute lana. Nafar diputatu ohi batek adierazi du herri hau (ez du argitu zein) hondamendira doala. Eskerrak, gehitu du, ez dugula geure begiz ikusiko, lehenago Lurra lehertuko baita, aldaketa klimatikoa dela kausa. Berak oraindik erabiltzen du aldaketa hitza, baina apokalipsi adiera ematen dio.

Gianni Vattimori orain gutxi irakurri diodan elkarrizketa bat ekarri zidan gogora. «Guztiak eztanda egin baino lehenago espero dut hiltzea», zioen titularrak. Filosofoarenak ez dirudi itxaropenez betetako gogoeta etorkizuneko belaunaldientzat. Gainean ditugun arazoen eta ekarriko dituzten ondorioen aurrean gero eta gehiagotan entzuten dut: «Hori ez dut nik ikusiko; eskerrak». Agian, denbora gutxiagoaren kontzientzia gero eta handiagoa dute nire ingurukoek. Gehienek, Vattimok bezala, seme-alabarik ez. Agian, mundua aldatzearen aldeko utopiak neutralizatzeko hartutako lan eskerga fruitua ematen hasi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.