Angel Erro.
JIRA

Geroko uztea

2021eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Normala dirudi Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, zuzen ala oker, atzera bota badu itxialdiaren garaiko lehen alarma egoera, orduan eta alarma egoera horren bertutez jarritako isunak ere bertan behera gelditzeak. Hain logikoa ez dirudiena (eta berez euskal literaturaren kontrako erasotzat ere jo daiteke) da orain ordaindu ez beharreko isun horiek dagoeneko ordaindu dituztenei dirua ez itzultzea.

Zer esanen luke Axularrek, luzamenduetan ibiltzeak, egitekoan geroko uzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak zenbat kalte egiten duen gaztigatu zigun erretoreak? Kaltea orain, berriz, txintxo jokatzen lehiatu zirenentzat da, txintxo ordaindu agian ez hainbeste arimarako zein gorputzerako on zatekeelako, baizik eta goiz eginez gero isunak izaten duen beherapenak bultzatuta. Goiz ordaintzearen beherapen hori ezin izan daiteke tranpa bat eta administrazioak ezin du modu horretara ordaindutakoa donatibotzat hartu.

Ez ninduen harrituko erabaki honen atzean gogoeta hau egotea: isunak (bertan behera utzitakoak, gogora dezagun) dagoeneko ordaindu dituztenek nolabait erakutsi dute ez dutela arazoetan sartu nahi eta ez dute helegitea jartzeko ez denbora ez dirua gastatu nahi. Izorra daitezela kikilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.