Albistea entzun

JIRA

Bekatu eta delituez

Angel Erro -

2023ko urtarrilak 29

Ez dakigu gauza handirik Jorge Mario Bergoglio alias Frantzisko-ren gustu musikalez, berari ere, haren aurrekoari bezala, Mozart gustatzen zaion, baina pentsatzekoa da (oraindik) gustu mundutarragoak izanen dituela. Aste honetan zantzu batzuk eman ditu, nahi duenak aita santuaren balizko playlist-a osa dezan.

Horrela, arrasto musikal moduan, ulertzen ditut entzun dizkiogun adierazpenak, esanez «homosexuala izatea» ez dela delitua, «ez da delitua, bai, baina bekatua da»; berak, bere mikroestatutik at, ezin baitu delitua zer den zehaztu eta teologikoki gatazkatsua baita bekatua (pentsamenduz, egitez edo berbaz) egiten den zerbait izatetik norbera den zerbait izatera pasatzea.

Nire ustez, bolero gisa ospea lortutako tango bat dabilkio buruan, argentinar batengan harritzekoa ez dena, elizgizonari. Los Panchosek edo Caetano Velosok abestutako Pecado izeneko hura, lehenengoz Rodolfo Lesicak grabatu zuena: «Nik ez dakit amodio hau bekatu den, zigorduna; gizonen eta Jainkoaren lege zintzoak urratzea den». Tangoaren ezbaia argitu nahi izan du herrikideak, Pet Shop Boys-engandik hurbilago, berrituz baietz, it's a, it's a, it's a... It's a sin. «Egin duzun guztia, egiten duzun guztia, bekatua da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.