Albistea entzun

JIRA

Euskaldunen biraoa

Angel Erro -

2023ko otsailak 5

Suposatzen dut nolabaiteko mikro- edo auto-homofobia dagoela inoiz izan dudan desira maltzur batean, baina aitortu behar dut inoiz madarikazio gay ospetsua (neure artean) formulatu dudala, hots, jarrera homofoboa erakusten duen baten bati noizbait opa izan diodala seme edo alaba homosexual bat, bere etxera eramanen diona kalean ez ikusiarena egin nahi dion problematika. Badakit ez dela bidezkoa, batez ere dena delako seme edo alaba horrekin. Dena den, estatistikak maiz konplitzen du sorginkeriak ezin duena, eta ez da harrigarria atzerakoi handiek beren hitzak irentsi beharra beren haragian (edo beren haragiaren haragian) sufritzen dutenean gutxien espero zutena, tarteka eta ezustean benetako gayfriendly bilakatuta ere.

Bada, antzeko zerbait burura etorri zait PSNko Inma Juriok Mañeru herria euskararen legeko zona mistora pasatzearen kontra eman (behar izan) dituen hitzak entzunda. Ez ahal zaio seme edo alabaren bat euskaldunduko edo ez ahal zaio neska edo mutil euskaldun batekin ezkonduko! Birao euskaldun honek askotan funtzionatzen du, sorginkeriari baino estatistikari esker. Gero eta familia elebakar gehiago kutsatzen ditugu euskaldunok. Debekuak debeku, biraoek edo soziologiak aurrea hartuko die goiz ala beranduago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...