Angel Erro.
JIRA

Lurren artekoa

2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Izen ona du mediterranear den guztiak. Kultur telebista saioetan entzun berri dut antzinatean itsaso horrek elkarrarazten gintuela, edo horrelako zerbait. Gerrak bai, batailak ere bai, aspaldikoakbatez ere, baina halako batasun baten ikur da gehienbat marearik gabeko itsasoa. Harro egoteko moduko adjektibo baten jatorria. Dieta osasungarrienaren sorlekua. Inperio handienen kokapen zaharra. Izaera (ireki, bizizale, aberats...) jakin baten sustatzaile. Mediterranear guztiak omen gara, funtsean, anai-arrebak. Ez dezagun ahaztu, esaterako, Ultzamako ibaiak ere, Arga eta Ebro bitartean, Mediterraneo duela bokale. Gu ere, gure hondakin likidoak behintzat, lurren arteko itsaso itxi horretan amaituko gara. Metaforikoki bada ere.

Gure itsasoa. Zertara dator hau guztia? Lirikotasunak beti ezkutatzen du beste zerbait, susmatuko zenutenez. Mediterraneoa ere ez da bakarrik La2eko dokumental batean azaltzen duten elkargune milurtekoa. Hiltokia ere bada. Esana dago. Eta muga bat. Zeharkatu beharreko/ezinezko basamortu bat, miseria eta itxaropenaren artean. Alde honetakoek tarteka izaten ditugu oroigarri deigarriak: 2013ko Lanpedusa, 2023ko Crotone. Eta tarteko hildako busti guztiak. Mediterraneo hori ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.