Angel Erro.
JIRA

Noiz arte?

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Suposatzen da banana bat zinta itsasgarriaz hormari lotzea artetzat jotzeari buruz ni hemen idazten egoteak berez arte bilakatzen duela, artistaren burutazioak artearen kontzeptuaren gaineko inarrosaldia eragin omen duelako. Ez nago ados.

Egunotan notizia izan da gorago deskribatu dudan bezalako artelana 120.000 eurotan saldu dutela arte galeria batean. Hau egia bada, eta ez autopromoziorako salmenta asmatua (ez zen lehen aldiz izanen), eskandalagarria iruditzen zait, baina ez ni XIX. mendeko burges zurrun bat banintz bezala eta hormari itsatsitako bananak nire hatsarre moralak edo artearen inguruko nire ikusmoldea astinduko balitu bezala. Artea ekonomia espekulatibo eta hitzontzikeriaren mailara eramaten duelako baizik. Galeriak saldutako obra berez kontzeptua da. Erosleak ez du banana eramanen etxera, obra erreproduzitzeko eskubidea baizik. Obra salmentaren agiria baino ez da. Eragin dezakeen ezinegon edo eskandalua ere bai.

Cattelan artistak (edo Perrotin galeriak) obra beraren beste bi ale jarri ditu salgai. Bigarrena saldu omen dute. Hirugarrena museo batek erostea nahi dute. Arte erakundeen bermea behar dutelako (legitimaziorako, balioa handitzen jarraitzeko). Lortuko dute. Hori ere da eskandalagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.