Angel Erro.
JIRA

Ipuinetako otsoak

2022ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Iruñeko festetan lehen kasuak ezagutu genituen, baina berehala ondorioztatu zuten sanferminak proba zelaitzat erabilita beste hiri eta herrietara zabalduko zela (Baionara, kasurako). Hala izaten ari da. Abuztuaren atarian beldurgarria da panorama. Hitzez hitz beldurgarria. Festa giroan emandako ziztada horien atzean dagoen motibazioa ere ez dago argi. Menpekotasun kimikoa erdiestea da hipotesirik plausibleena. Ziztada jasotzen duena ziztadaren zimikoa sentitu eta gutxira zorabiatzen delako. Edarian deus bota ez dezaten nork bere edalontzia zaintzeko ohitura zabaldu izanak metodo honetara eraman du?

Haurrentzako ipuin klasikoetan bezala, arrisku handiek mehatxatzen gaituzte gauetan edo bakarrik ibiliz gero. Inguruan ditudan gurasoen kezkek tristatzen naute. Zenbat gauzetan aurreratu dugun gizarte moduan, baina honetan, neska gazteek (ez bakarrik haiek, baina batez ere) jasan behar dituzten arrisku atabiko hauetan deus gutxi. Kontzientzia bai hartu dugu, gizarte moduan, horrelakoak gertatzeko erantzukizuna ez dela gauez ateratzen den errugabearena, arriskua ez dela gauetik ezin berezizko ondorioa, otsoena baizik, zeinek, dagoeneko dakigunez, ez duten bakarka eraso egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.