Matxinoek ez dute zibilen ebakuazioa egin Debaltseven

2015eko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Donetskeko eta Luhanskeko herri errepublikek (matxinoek sortutako estatuek) bertan behera utzi zuten atzo Debaltseve hiriko eta inguruko herrietako ebakuazioa. Bi aldeek menia bat hitzartuta zeukaten zibilak hiri horretatik ateratzeko, baina matxinoek armadari leporatu diote artilleriarekin erasoan segitzea. « [Nazioarteko] Negoziazioek ez dute eraginik izan bonbardaketen intentsitatean. Badirudi inork ezin duela Ukraina isilarazi», adierazi du Denis Puxilin Donetskeko Herri Errepublikaren negoziatzaileak.

Ukrainako Gobernuak, ordea, akusazio berbera egin die matxinoei. Kieven arabera, miliziano errusiazaleek Grad misilekin eraso diete Debaltseven eta inguruko bi herritan. Hala ere, gobernuak ez du bertan behera utzi bere ebakuazio plana. Debaltseve ia guztiz setiatuta daukate matxinoek. Kokapen estrategikoa du, Donetsk eta Luhansk eskualdeen arteko mugan baitago, eta, hura hartuz gero, bi eremuetako matxinoek gerra frontea bateratuko lukete. Fronte horretatik kanpo, berriz, matxinoek adierazi dute Donetsk hirian armadak sei zibil hil dituela bonbardaketetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.