Angel Erro.
JIRA

Profesional ausartak

2021eko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Kabulen emakumeek osatutako manifestazio bat egiten ikusi eta nork ez luke pentsatuko: «Ausartak behar dute emakume horiek». Halako bat baino gehiago ikusi dugu. Talibanen aurrean beren eskubideen alde.

Manifestazio horretantxe bazeuden beste ausart batzuk ere. Irudiak filmatu eta guregana helarazi dituzten kazetariak. Askotan ahazten ditugu. Oraingoan lerroburuetara iritsi dira. Talibanen ustez grafikoki dokumentatzea merezi ez duen emakumeen manifestazio horren berri emateagatik iraindu dituzte eta baita fisikoki zigortu ere. Gorputzeko ubeldurok argi erakusten dute haien lanaren garrantzia. Mezularia kikiltzea, isilaraztea, mezua ezabatzeko modu eraginkortzat jo izan dute agintari totalitario guztiek.

Asko izan daitezke hona ekartzeko moduko adibideak. Azkenetako bat UPNk Ibai Fernandez Noticias de Navarra-ko kazetariaren kontra eginiko eraso mediatikoa izan daiteke. Mezulariaren profesionaltasuna belztu nahian, berak argitara ekarritakoa ere urtuko delako esperantzan. Kazetarien kontra jotzea eskuin muturraren jarraibidearen atal bat da, atzerrian ikusi dugunez, UPN alaiki hartzeko prest dagoena, zerikusirik ez daukana kazetarien atzeko interesak desestaltzearen erantzunarekin, bidenabar esanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.