Angel Erro.
JIRA

Izan benetakoa

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Egiaztatu dut eta hala da, notizian esan bezala, Edertasun faltsua izeneko Instagram kontua itxi dute. Ezinen ditut, beraz, nazioarteko goi mailako modelo eta aktoreak photoshop eta makillajearen artifiziorik gabe, bere horretan, ikusi, delako orrialde horrek erakusten omen zituen moduan. Edertasuna, askotan ahazten zaigu, artifizioa da berez. Sare sozialek kontrakoa pentsarazi nahi badigute ere. Geuk ere geure buruari maiz iruzurra sakatu nahi badiogu ere, sarean zabaltzen ditugun argazkikoak garela sinetsita, besteei zuzendutako gezurrak irentsita guk ere. Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude. Baina gatibua nork libratuko?

Benetakoa, zaren bezalakoa, izateko aholkua alferrik izaten da. Zaila behintzat, bai, naturaltasuna ere antzezten den zerbait izaten delako. Horregatik, kontzeptu hauei buelta nola eman nahi dien, jakin-mina dut famatzen hasi den BeReal sare soziala nola dabilen. Beste batzuen azaluskeriaren aurrean honek kontrakoa bilatzen omen du. Ustekabean eskatzen dizu zauden zaudenean argazki bat publikatzeko berehala, aurretik prestatu gabea, munduari saldu nahi diogun bizitza xarmangarria gezurtatuko duenik. Jakin-mina dut honakoa ere apaltasun norgehiagoka nola bihurtzen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.