Angel Erro.
JIRA

Epaiketa

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Bihar hastekoa den epaiketa ez da nolanahikoa, hain zuzen ere ezagutu ditugun askoren berdina izateagatik. Baina testuinguruan guztiz kanpo. Ez da nolanahikoa, urrats bat aurrerago ematen duelako aspaldian utzitako bidean, edo aspaldian utzita behar zuen bidean. Denbora makina batean sartzea bezalakoa izanen da bihar auzitegian sartzea. Ahazten joan zaizkigun argudioak berritu behar izatea. Dagoeneko zentzurik ez duen beldur eta tentsio bat zabaltzea akusatuen artean, lagun eta senideen artean, eta baita gizartean ere.

Modu ziniko batean begiratuta ere, batek pentsa lezake: Ez al da Espainiako Justizia ohartzen bere kalterako ari dela honi helduta? Ez dira gutxi atzerritik etorri zaizkien auzitan jartzeak, batez ere politikari katalanekin zerikusia izan duten kasuetan. Ez litzateke uneotan haientzat desiragarri eta hobea Euskal Herrian gertatu den (eta oraindik arrastoa bizirik jarraitzen den) gehiegikeria judizialak, interpretazio bortxatuegiak edo besteetan zabalegiak eta abar gaitzerupean estaltzen ahaleginduko balira, joandako ura balitz bezala? Gauden aro politiko berri, bake prozesu eta herri honen normalizazioaren argudioa erabiltzea ere ez zait dagoeneko burutik pasatzen, alferrikakoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.