Albistea entzun

JIRA

Pasiboen alde

Angel Erro -

2023ko martxoak 12

Aitorpen intimoa eginen dut. Pilar Eyre bihotzeko prentsa kazetariaren zalea naiz, Interneteko bere agerpen guztiak ikusten ditut azkenaldian, hasieran bilatuta, gero algoritmoak berak eskainita eta ia behartuta. Oso sinpatikoak zaizkit, kasurako, Helena Garcia Melerok TV3en aurkezten duen Tot es mou saioan egiten dituen kolaborazioak, telebista katalanean gurean baino ohikoagoa den elebitasun praktikoan eginak: gidariak katalanez dihardu, eta Eyrek gaztelaniaz. Badakit katalanaren nolakoak eta bertako gizartearen diglosia motak faboratu egiten dituela hala izatea. Baina nik sinpatiaz ikusten dudana da hizkuntzaren ezagutza pasiboa erakusteko aisetasuna. Erakutsi digute hizkuntza bat jakitea horretan mintzatu ahal izatean datzala. Komunikatzean. Baina komunika zaitezke dena delako hizkuntzan ezer esan gabe ere. Hiztun aktiboa izan gabe ere. Gaizki ikusita dago, baina.

Oro har pasibotasunarekin zerikusia duen gehienak, guztiak ez esateagatik, fama txarra du. Afaldu bitartean telebistan ikusten dudan hitzorduen programan (beste aitorpen bat) tarteka ateratzen zaien galdera da ea ohean aktiboak ala pasiboak diren. Mundu guztiak dio aktibo, baita gizon homosexualak ez direnak ere, zeinak galderaz bete ohi nauen ni.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.