Angel Erro.
JIRA

Omenaldia

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Margaret Thatcherri, Ronald Reagan eta Karol Wojtyla-rekin batera iraultza kontserbatzailearen liderra izan zenari, plaza txiki bat eskaini zioten Madrilen. Hortaz gain ez dakit kale edo plaza gehiago duen munduan barna. Bere jaioterrian bai. Estatua bat, figuratiboa eta aski errealista. Hala jakin dugu egunotan zabaldu den notizia bitxi baten harira.

Notizia bitxi biren harira, hobeki esan. Nik leitutako lehenbizikoak kontatzen zuen gazte batek arrautza bat bota ziola Margaret Thatcherren monumentuari. Berehala zabaldu zen txiste bihurtuta. Antza, sare sozialetan norbaitek galdetu zuen eskandalizatuta ea gaizkilea atxilotua zuten. Beste norbaitek argitu zion ezetz, Thatcherrek bederatzi urte zeramatzala hilda.

Aurreko pasadizoa egiaztatzeko edo, hortik gutxira zabaldu da egiazki badagoela mutil bat agintari britaniarra zenaren estatuaren ondoan arrautzak saltzen dabilena. Jendeak haiekin nahi duena egiteko. Gainera, badu bere jarrera justifikatzeko argudiaketa tatxagabea, Thatcher bera hunkituko lukeena: ba al dago hari omenaldi egiteko modu hoberik eskaintzaren eta eskariaren legea praktikan jartzea baino?

Oraingoz sarkasmo asmoa du ekintzak. Kapitalismoak erakutsi digu hurrengo urratsa zein izaten den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.