Angel Erro.
JIRA

Esne eta eztia

2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Esnea eta eztia erostera jaitsi behar izan dut janari denda gertuenera. Bidean halako poz batek hartu nauela ohartu naiz. Susmatzen hasi naiz ez ote naizen gauza esentzialen euforian erori. Berriro. Azkenaldian gero eta maizago gertatzen zaidan zerbait da. Ez dakidanez nora jo laguntza eske, hemen kontatzea erabaki dut. Aurrekoan garagardoa eta ogia erostera joatean izan zen. Bai, badakit erosketak hobeki antolatu beharko nituzkeela horrelako joanaldiak saihesteko. Ahanzturak eta erosgaien atomizazioak errazten du sentsazioa, iraganerako zizare-zuloan erortzeko edo ertzean behera begiratzeko babesgabeago. Partitiboarekin erabiltzen diren produktuak izaten dira, hots, osokoaren zati. Beharbada neu ere pixka bat neure burua horrela ikusten hasi naizelako. Berez ez da deus txarrik. Baina, badaezpada, supermerkatura iritsi eta, esne gabe, soja edaria aukeratu dut, light, eta eztien apalaren ondotik agabe ziropa hartu dut. Ogi xigortua eta alkoholik gabeko garagardoa. Garaikidetasunera, azalekora ahalik eta errazen itzultzeko. Komuneko paperaz ere eskas gabiltzala gogoratu naiz. Eta afaltzeko prest duguna biharko utzi eta kapritxo bat eramatea erabaki ere bai. Eskerrak txartela etxean utzi ez dudan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.