Angel Erro.
JIRA

Katalana izatea

2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Katalana izatearen arintasun jasanezina berritu digu Josep Borrell katalanak, Kataluniako Parlamentuak Miquel Iceta katalana senatore autonomikoa izateari uko egin eta gero Espainiako Kongresu eta Senatuaren presidente postuetarako alderdi sozialistak katalan bana (Meritxell Batet katalana eta Manuel Cruz katalana) aukeratu izanak hautagaiak katalan izatearekin zerikusirik ez duela adierazi duenean. Senatuaren buruan katalan bat egondako azken alditik 150 urte igaro direla Josep Borrellek berak gogoratu badigu ere, ez du deus harrigarria aurkitzen erakundeen goi karguetan katalan unionistak kokatzearen tema katalan honekin. Ezta Kataluniako lider konstituzionalistak (Arrimadas, Levy...) Madrilerako jauzia ematea ere. Europako Parlamenturako bera zerrendaburu sozialista izateari ere normala irudituko zaio Josep Borrelli, bera ere katalana izatearekin (eta akaso Europan Kataluniako auziak izan dezakeen pertzepzioaren kontra egitearekin) zerikusirik gabea, bi urte jarraituetan Eurovisionen abeslari katalan gazteak Espainiaren ordezkari aukeratu izana bezain kasualitatea. Inork ez baititu horrelako kalkuluak egiten, eta denok gaude gauden tokietangeure meritu propioei eta suerte bolada txiki bati zor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.