Angel Erro.
JIRA

Urtsuan zazpi leiho

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun

«Goiti ezazu burua ordenagailutik, gizona!», agurtu nau arrebak etxean sartzearekin bat. «Ez dezaket goratu», nik. «Izorratuta»ematen duzu». Zorrotza izan da beti arreba. «Zertan ezagutzen didazu?». «Ez hasi itzulinguruka nirekin!». Aiurri handiko emakumea da ene arreba Silvia. Broma gutxi berarekin. Kontatu behar izan diot. Higiezinen salmentarako webgune ezagun batean ikusi dut Urtsuako jauregia, benetakoa, Mikel Laboaren kantakoa, Erdi Aroan eraikia, Urtsuatarren oinetxea saldu behar dutela, casa de pueblo kategoriapean. «Honek eraman nau orain nagoen malenkoniara». Goiza eman dut webgunean zintzilikatutako etxearen 93 argazkiak begiztatzen. Haietako bat dut ordenagailuko pantailan arrebarekin mintzatu bitartean: harrizko pareta eta leiho txiki bat. Beste seiak irudika ditzaket, lerro-lerro. «Ez dituzu hondakinok erosi nahi izanen?». Galdera erretorikoa da. Berak ongi badaki nire kontuen berri. «Ez, ez dudana nahi da hor xarmadun hoteltxo bat ireki dezatela». «Zer ba? Bertan sartzeko aukera bakarra hori zenuke», zirikatu nahi izan dit. Eraikinaren garrantzi historiko eta sentimentala azaltzen saiatu naiz, Youtubeko kanta jarrita atzetik. Deskuidu batean, adio erran gabe, etxetik partitua zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.