Angel Erro.
JIRA

Datorren urtean

2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Korrikaren txanda ere iritsi da. Durangoko Azokarena (aurrez aurreko formatuan behintzat) edo ia beste edozer bezala. Ezin denean ez dago besterik. Alternatiba ez dadila izan soilik heldu den urtera arte egonean egotea zain. Oraindik ez da amaitu bertan behera geldituko diren ekitaldien zerrenda.

Dagoeneko jende gehiena ez da «hau guztia amaitzean» esatera ausartzen. Ezin gara ibili geure buruari, umeak bagina bezala, beteko ditugun ez dakizkigun epeak ematen. 2021ekoa guztia konponduko zen eta normaltasunera iritsiko ginen urtea zela pentsatu nahi izan dugu, eta dagoeneko ari gara geurtzeko ekitaldiak bertan behera uzten. Australiak ez ditu bere herritarrak kanpora ateratzen utziko (motibodun kausa bat eduki ezean, suposatzen dut) 2022ko urtarrilera arte.

Epidemiologo bati entzun diot populazio osoari ezin izanen zaiola datorren urtean txertoa jarri ahal. Oso litekeena da gazte jendeak 2022ko negura arte itxaron beharra. Ordura arte, talde immunitaterik ez.

Luzerako dator. Bagenekin eta ez dugu sinetsi nahi izan. Horregatik, jakin arren, bihotz zimiko bat sentitzen dugu Korrikaren notizia bezalakoak aditzean. Ezin denean ezin da. Baina badago itxaronaldian zer egin franko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.