Angel Erro.
JIRA

Erdi Aro berria

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Ia mende erdia joan da Umberto Eco, Furio Colombo, Francesco Alberoni eta Giuseppe Sacco irakasleek Erdi Aro berria izeneko liburua (berez artikulu bilduma) atera zutenetik. Gurean ere Joseba Gabilondok gaurko errealitatea Erdi Aroaren itzultze moduan aztertu du berrikiago. Lau italiarren saiakerekin ari naiz eta bitxia da, hainbeste denbora pasatu denez, ez baitakit azterketek noraino jarraitzen duten indarrean eta noraino ez garen, plano teorikoan behintzat, Errenazimentu berri batean edo Aro Birgaraikidean egonen, hain azkar doa iragana orainean.

Berez aipu jakintsu baten bila nabil, leitu dudan notizia artegagarria aurreikusiko zuen adimen baten itzalean sosegatzeko neure burua («Erdi Aroko adituak deus ez asmatzearena egiten du», dio Ecok, «eta lehenagoko autoritate baten aipu egiten du etengabe»). «Hurrengo pandemia hasi da: COVIDek lasterragotu du superbakterioen agerpena». Horren azpiko artikuluak marrazten duen egoerak, antibiotikorik gabeko egunerokoak, iraganik ilunenean pentsarazten dit. Hortik Erdi Aro berria-ra jo izana. Edozein zauri hilgarri suerta liteke atzera. Aspaldi-aspaldiko gaixotasunak bidean dira. Pentsamendu azientifikoa behintzat aurreratu da, kolpea hain mingarria suerta ez dadin, naski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.